Goierriko Bola Txapelketaren 34. ekitaldia bihar hasiko da Gabirian
Asteburu honetan hasiko da Goierriko 34. Bola Txapelketa. Zazpi jardunaldi izango ditu, eta liga eran jokatuko da, bakoitzeko puntuak batuta.
Lehenengo jardunaldia Gabiriako Alkainburu bolatokian jokatuko dute, bihar. Goierriko nahiz kanpoko bolariek parte har dezakete. Izena emateko ordutegia, goizean 10:30etik 11:30era da, eta arratsaldean 16:30etik 17:30era.
Finala Olaberrian
Gabirian lehen saioa jokatuta, hurrengo tiraldiak Idiazabalen (otsailak 19), Mutiloan (martxoak 5), Legazpin (martxoak 19), Zerainen (apirilak 2), Seguran (maiatzak 7) eta Olaberrian (maiatzak 21, finala) dira.













