Herri Antzokiko hurrengo emankizun parea zehaztu dute
ATAUN // Ataunen bi kultur ekitaldi antolatu ditu udalak otsailerako, Herri Antzokiko eskaintzan emateko. Batetik, gaur zortzi, otsailren 15ean, Bolante baten historia dokumentala emango dute, 19:30ean, Iñaki Alforja eta Iban Toledo ordiziarraren lana, Naparra-ren desagerpenari buruzkoa. Bestetik, otsailaren 20an, igandea, Landarbaso abesbatzaren Zirku musikala emankizuna izango da, 17:00etan, urtarrilean atzeratutakoa. Doan dira bi emanaldiak.













