'Sexberdinak' antzerki saiorako sarrerak salgai dira Zaldibian
ZALDIBIA // Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreek Sexberdinak antzezlana estreinatuko dute, ostiralean, Zaldibian. Herri Antzokian da, 18:30ean. Sarrerak atzo jarri zituen udalak salgai, 5 euroan. Zaldibian erroldatutakoek eros ditzakete lehenengo: pertsona bakoitzak sarrera bakarra eta gehienez beste herritar batena jaso ahalko ditu. Soberan geratuko balira ez da aurreikusten, ikusmina piztu baitu antzerkiak, eta antzokiko aforoa mugatuta baitago, bihar 17:30ean aterako dituzte.













