Nikolas Lekuona argazki lehiaketa martxan dago
ORDIZIA // Nikolas Lekuona argazki lehiaketa martxan da beste behin ere, Ordiziako Ortzadar argazki Elkartearen ekimenez. Estatu mailako lehiaketa da eta argazkilari profesionalek eta afizionatuek parte har dezakete. Lanak aurkezteko azken eguna, apirilaren 23a izango da. Lehiaketan parte hartzeko baldintza orokorrak kontsultatu nahi izatekotan, Ortzadarren sare sozialetan daude argitaratuta.













