Patxi Zubizarretaren 'Goliat eta izarrak' irakurleek hizpide
ORDIZIA // Otsailaren 18an, ostirala, bilduko da Ordiziako irakurle taldea, hilabeteroko solasaldia egiteko helburuarekin. Oraingo honetan, Patxi Zubizarreta idazle ordiziarraren lana izango dute hizpide, Goliat eta izarrak lanaren bueltan arituko baitira. Saioa, Ordiziako Barrena Kultur Etxean izango da, 18:00etan hasita.













