Ana Martinezen 'Tuppersex' obra oholtza gainera
ORDIZIA // Urrup antzerki taldeak Tuppersex izeneko antzezlana taularatuko du datorren martxoaren 11n. Antzerki taldearen etxean, Ordiziako Herri Antzokian estreinatuko dute. Oso egun berezia izango da talde osoarentzat baina bereziki antzerki taldeko kide den Ana Martinezentzat. Izan ere, Martinezek berak idatzitako lan bat da Tuppersex. Urrupeko kide batek idatzitako obra bat taularatzen duten lehen aldia izango da taldearentzat.













