Irakurle taldeak 'Epizentroa' aurreratu du
KULTURA // Beasaingo irakurle taldeak Nerea Loiolaren Epizentroa eleberri bilduma landuko du bihar, 17:00etan, Igartzako jauregian. Maiatzerako iragarrita zegoen arren liburuak txandakatzea erabaki dute. Hala, orain landu behar zuten Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko maiatzera pasa dute. Apirilean 2020ko Beasain Idazlan lehiaketako lan sarituak landuko dituzte.













