Ampo Ordiziak ezin izan du garaipena lortu Alcobendasen aurkakoan
Ampo Ordiziak ezin izan du garaipenik ekarri Madrildik; azken minutuetan ihes egin zion garaipenak, Alcobendasen aurkako partidan. Oso lehiatua izan zen partida osoa, eta bigarren zatian aurretik ere joan ziren ordiziarrak, baina azken minutuetan etxekoek lortutako entseguari esker, Madrilen gelditu zen garaipena (35-30).
Honakoa, ohorezko mailako ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion partida da; abenduaren 19an zen jokatzekoa, baina Alcobendas taldean COVID-19 kasu positiboak atzeman zituztelako bertan behera geratu zen.
Datorren larunbatean, euskal derbia jokatuko du Ampok, Gernika taldearen aurka, Urbieta estadioan, 16:30ean hasita.
300 partida
Bestalde, aipatzekoa da Axier Alvarez de Eulate aurrelari ordiziarrak Ampo Ordiziako elastikoarekin 300. partida jokatu duela. Jokalari gutxik dute balentria hori. Orain arte Xabi Lermak eta Iñaki Puyadenak baino ez dute lortu erronka hori.













