Lurlab laborategian bi jarduera egin ahalko dira asteon
ATAUN // Ataun San Gregorioko Bikarioetxean kokatutako Lurlab laborategian bi saio antolatu dituzte, aste honetarako. Bihar, 3D inprimagailuarekin norberak piezak sortzeko tailerra eta aukera izango da, 18:00etatik 19:30era. Larunbatean, berriz, laser ebakidura makina erabili ahalko da, 10:30etik 12:30era. Edonorentzat modukoak dira bi ekimenak, ez dago aurrez ezagutzarik eduki beharrik. Izena eman behar da (lurlab.org).













