Etxebizitzaren inguruko beharrak ezagutzeko inkesta
SEGURA // Gazteek etxebizitzaren inguruan dituzten beharrak ezagutzeko inkesta jarri du abian udalak. Aurrera begira etxebizitza politika eraginkorra diseinatzeko izango da. 20 eta 35 urte bitarteko herritarrei zuzendutako inkesta da. www.labur. eus/141 estekan egin daiteke. Gazteek gutun bidez ere jaso dute galdetegia.













