Sutea izan da Lazkaomendi kaleko eraikin batean
ORDIZIA // Astearte gauen sutea izan zen Ordiziako etxebizitza eraikin batean. Bizilagunek beren etxeetatik atera behar izan zuten. Ordiziako Babes Zibilak jakinarazi du ez zela zauriturik izan. Gaueko 22:40 inguruan piztu zen sutea, Ordiziako Lazkaomendi kaleko bost pisuko etxebizitza eraikinean. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu ziren eta hainbat bizilagunei beren etxeetatik ateratzen lagundu zieten. Suhiltzaileek sutea itzaldu eta segituan bueltatu ziren bizilagunak beren etxeetara.













