Gazte irakurle taldearen lehen solasaldia, gaur
ORMAIZTEGI // Urtarrileko saioa bertan behera geratu ondoren, gaur egingo du gazte irakurle taldeak lehenengo solasaldia. Liburutegian izango da, 19:00etan. Alaine Agirrek idatzitako Maren liburua izango dute hizpide gazteek lehen topaketa horretan, eta Agirre bera arduratuko da saioa dinamizatzeaz. Hurrengo saioetan parte hartu nahi dutenek udaleko Kultura sailera idatzi dezakete.












