Anjeltxo Lasari azken agurra egin diote
Ordiziako Plaza Nagusian bete egin zen ostiralean, Anjel Lasa Jauregiri azken agurra egiteko. Txalaparta doinuekin hasi zuten ekitaldia. Anjeltxok parte hartu edo lagundu dituen mugimendu eta ordezkaritza desberdinek hartu zuten hitza. Familiak egunotan jasotako animo mezuak eta babesa eskertu zituen. Ekitaldian zehar musika, bertsoak eta euskal dantzak ere ez ziren falta izan.













