Ataungo irakurle taldea bihar elkartuko da
ATAUN // Hilean behingo juntadizoa bihar egingo dute Ataungo Otso Irakurleak taldeko kideek. Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako eleberria irakurri dute, idazle donostiarraren lehenbiziko liburua izan zena, 1969an argitaratua. Solasaldia udaletxeko aretoan egingo dute, bihar 19:00etan. Martxorako irakurgaia ere zehaztu dute: Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala.













