Energia trantsizioaz hitzaldia du Agudok gaur Ataunen
ATAUN // Eraldaketa energetikoaren ildoan, Ataunen hitzaldia antolatu du udalak, gaurko. Nazertek aholkularitza etxeko Joseba Agudo adituak Ataun trantsizio energetikoaren bidean hitzaldia egingo du, gaur 19:00etan, udaletxeko aretoan. Energiaren arloan, herri mailan zer lan egiten ari diren eta etorkizunean zer egiteko asmoa duten azalduko du Agudok, besteak beste.













