Ezkioko pilota goxua txapelketako bigarren eguna, gaur
EZKIO // Aurreko ostegunean ekin zioten Ezkioko IV. pilota goxua txapelketari. Gaur, 18:00etan, txapelketako bigarren jardunaldia izango da. Lau partida izango dira, eskuz binaka: Unanue-Varela bikoteak Urteaga-Aiestaranen aurka jokatuko du, Mujika-Esnaolak Luzuriaga-Muruaren aurka; Fernandez-Txipik Arratibel-Xabaten kontra; eta azkenik, Alberdi anaiek Arkaitz-Mikel bikotearen aurka. Ohi bezala, txapelketako finala Ezkioko San Migel jaietan izatea aurreikusi dute, maiatzean.













