Ataunen gaur emango dute 'Bolante baten historia'
ATAUN // Lehengo hilean atzeratutako Bolante baten historia dokumentala gaur ikusi ahalko da, Ataunen. Herri Antzokian, 19:30ean hasiko da ikuskaria, udalak antolatuta. Iban Toledo ordiziarrak eta Iñaki Alforjak iaz ekoitzi zuten, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu. 91 minutuko ikuskarian, Komando Autonomo Antikapitalistetako Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren 1980ko desagerketa eta ondorengo bilaketak kontatzen ditu.













