Herritar guztiek instala dezakete 'Ataunapp' aplikazioa
ATAUN // Ataungo Udalak bere agendaren, zerbitzuen eta baliabideen berri emateko sortu zuen Ataunapp aplikazio informatikoa edonoren esku jarri dute. Orain arte gimnasioko eta boulderreko erabiltzaileek zeukaten, eta orain edonork instala dezake. Udal albisteak edo bandoak jaso, agenda kontsultatu, aplikazioan erregistratutako eragileen jarduerak ikusi, eraikinak erreserbatu edo kirol zerbitzuetan txandak har litezke aplikaziotik.













