HAPO prozesuaren saio zabala egingo dute martxoaren 23an
LEGORRETA // Legorretako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra diseinatzeko prozesua abian da. Datorren martxoaren 23an, saio zabala egingo dute, Herri Antzokian, 18:00etatik 20:00etara. Saioaren helburua Plan Orokorraren inguruko hainbat klabe azaltzea da, eta ondoren, diagnostikoa aurkeztuko dute, partaideek osa dezaten. Parte hartzeko izena eman behar da martxoaren 22a baino lehen, udalaren webgunean parte hartze prozesuaren inguruko albistean sartuta.













