'Pornografia' hizpide Transloratzen zikloaren barruan
ORDIZIA // Udaberria transloratzen, Ordizia transformatzen zikloaren barruan, Pornografia hitzaldia izango da Josebe Iturrioz eta Jose Luis Garziarekin. Hitzordua, martxoaren 22an, asteartea, izango da eta izena ematea komeni da. Horretarako, bidali berdintasuna@ordizia.eus epostara edo deitu 688 822 329 telefono zenbakira. Zaintza zerbitzua egongo da eta izena ematerako garaian egin beharko da zerbitzu horren eskaera. Hurrengo ekintza Zinegoak izango da, hilaren 24an.













