Elkarte eta boluntarioen lana dantzan eskertu dute
Dozenaka lagunek, Mikel Laboaren Martxa baten lehen nota abestiaren erritmoan dantza eginez, elkarte eta boluntarioen lana balioan jarri eta eskertu nahi izan zuten, Ordiziako Plaza Nagusian, Elkar+Ekin Dantzan! egitasmoaren barruan egin dute. Egitasmo hau, Euskal Herri mailakoa da, eta Eibe elkarteen ikerketa eta berrikuntzarako ekosistemak antolatu du.













