Dantza emanaldiak larunbatean eta igandean Idiazabalen
IDIAZABAL // Dantza emanaldiak izango dira larunbatean eta igandean Idiazabalen. Herri arteko dantzari gazteen topaketei helduko diete berriz ere aurten, eta lehenengoa Idiazabalen egingo da, Igarondo pilotalekuan, larunbatean, 19:00etan. Ibarrako, Zaldibiako eta Idiazabalgo gazteen euskal dantza emanaldia izango da. Igandean, aldiz, dantza modernoen txanda izango da. Izarretan Dantzan Eskolakoek dantza moderno emanaldia egingo dute Igarondo pilotalekuan, 18:00etan.












