Sarek eta Etxeratek elkarretaratzea deitu dute biharko
ORDIZIA // Bihar, martxoak 25, hilabeteko azken ostirala izango da, eta ohi bezala, elkarretaratzea deitu dute Ordiziako Sarek eta Etxerat elkarteak. Ordiziako Plaza Nagusian egingo dute bilkura, 20:00etatik aurrera. Hilabete honetan Heriotz zigorrik ez! Preso gaixoak etxera! lemapean bilduko dira. Gainera, Idoia eta Jon, Amets eta Ilargirekin etxera ekartzeko eskatuko dute. Elkarretaratzean parte hartzeko gonbita ere luzatu diete herritar guztiei.













