Maite Goñi izango da EITBko Audio eta Digitaleko zuzendaria
ORDIZIA // Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak Maite Goñi ordiziarra aukeratu du taldeko irratiak eta Interneteko kanalak zuzentzeko. EITBko administrazio kontseiluko bileran atzo eman zuten horren berri. Karguari izena aldatu diote: EITBko Audio eta Digitaleko zuzendaria izango da Goñi.













