Garik Lazkaon egingo du zuzeneko lehen lanerako kontzertu bat
Gari abeslari legazpiarra lan berria prestatzen hasia da. Elkar etxearekin argitaratuko du diskoa udazkenean, zuzeneko lau kontzertuetan grabatutako abestiekin. Kontzertu horietako lehenengoa Lazkaon egingo du, ekainaren 3an, Areria antzokian. Beste hiruak Bilboko Arriagan, Algortako Muxikeberrin eta Bergarako Seminarixuen izango dira. Gariren zuzeneko lehen lana izango da.
Proiektu berri honetan ohiko musikariak izango ditu alboan, Maldanbera taldekoak: Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua, teklatuak eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarra, teklatua, programazioak eta ahotsak), Unai Mimenza (soinu-teknikaria) eta John Luhman (argiak).













