Arcelor Mittalek aldi baterako lan murrizketa espedientea jarri nahi du
Energiaren garestitzea argudiatuta, altzairu ekoizpena geratzeko proposamena plazaratu du estatuko faktoria guztietarako. Tartean Olaberriko eta Bergarako 500 langileei eragingo die.
Arcelor Mittal enpresak aldi baterako lan murrizketa espedienteari heldu nahi dio, energiaren kostuaren garestitzeak altzairu ekoizpenean izan duen defizit eraginari aurre egiteko asmoz. Espainiako estatuan dituen faktoria guztietan aplikatuko lukete espedientea. Tartean daude Euskal Herrikoak, eta Gipuzkoan dituen azken biak, Olaberrikoa eta Bergarakoa, 500 langilerekin.
Martxoan ere zenbait orduz eten zuen Arcelor Mittalek Olaberrian ekoizpena, argindarraren prezioa goren zegoenetan.