Barkamenaren Sakramentua garizuma bekaturik gabe amaitzeko
Barkamenaren Sakramentua egingo dute bihar Loinazko San Martin Parrokian. Ostegunean Sinodo erako Elizari buruzko hitzaldia egingo dute
Loinazko San Martin parrokian Barkamenaren Sakramentua egingo dute bihar, 18:00etan. Jaunartzea egin osteko bekatuak barkatzeko aukera izango da hala. Ostegunean, berriz, Sinodo erako Elizari buruzko hitzaldia eskainiko dute, 18:00etan. Aita Santuak iaz abiatutako lanketa bat da, Elizaren inguruko pertsonek eta laikoek “elkarrekin” eta “anaitasunez” lan egin dezaten. Tartean dabiltzan goierritar laikoak izango dira hizlariak. Herritar guztiei egin diete gerturatzeko deia.