Batukada tailerra antolatu du Toberak
16 urtetik gorako gazteei zein helduei zuzendua izango da. Bina orduko lau saio egingo dira.
Tobera musika eskolak batukada tailerra antolatu du, apirilaren 27an, eta maiatzaren 4an, 11n eta 25ean. Arratsaldez izango dira bi orduko saioak, izena emandakoen artean erabakitako ordutegian. Eskolak Mutiloan, Seguran, Zegaman eta Zerainen emango dituzte, ikasleriaren lehentasunen arabera.
16 urtetik gorakoentzako tailerra da eta musika ezagutzarik ez da behar. Apirilaren 24ra arte eman daiteke izena, 70 euro ordainduta. Hurrengo egunean harremanetan jarriko da Tobera, ordutegiak zehaztu eta argibideak emateko. tobera@tobera.org helbidera bidali behar dira izen-abizenak eta telefonoa. Taldea osatzeko, gutxienez 8-10 lagunek eman beharko dute izena.