Kanporaketetatik gertuago, lehen postutik urrutiago
Beasainek bana berdindu zuen Baskoniaren etxean. Zuzenean igotzeko aukera zaildu egin zaio, baina kanporaketak asteburu honetan ziurtatu ditzake
Beasainek puntu bat eskuratu zuen Baskoniaren aurkako partidan. Bana amaitu zen lehia. Aitor Loreak lortu zuen berdinketaren gola, 65. minutuan. Korner baten aldaratzea zetorkion bezala errematatu zuen area kanpotik eta baloia ziztu bizian sareratu zen.
Puntua ez da txarra, Baskonia ere igoera kanporaketetan sartzeko leian dabilelako. Gainera, San Inaziok galdu egin zuen eta seigarren sailkatua bederatzi puntutara dute orain, hamabiren faltan. Durango da igoera kanporaketetan sartuko ez litzatekeen lehen taldea. Bizkaitarren aurka jokatuko dute, hain justu, asteburu honetan. Larunbatean izango da partida, Loinazen, 17:00etan. Txuri-urdinek irabaziko balute play-offak ziurtatuko lituzkete.
Zuzenean EEFFren 2. mailara igotzeko aukera urrundu egin zaie, ordea. Portugaletek eta Alavesek irabazi egin zuten eta lehen postua sei puntura dute. Multzoko garailea besterik ez da zuzenean igoko.
Pos. | Taldea | Puntuak | JP | IP | BP | GP | AT | KT |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ALAVES S.A.D “B” | 68 | 34 | 19 | 11 | 4 | 62 | 26 |
2 | PORTUGALETE C. | 67 | 34 | 19 | 10 | 5 | 57 | 29 |
3 | BEASAIN S.D. | 62 | 34 | 17 | 11 | 6 | 55 | 30 |
4 | BARAKALDO C.F. | 59 | 34 | 17 | 8 | 9 | 57 | 42 |
5 | BASCONIA C.D. | 58 | 34 | 16 | 10 | 8 | 37 | 26 |
6 | CULTURAL DE DURANGO | 53 | 34 | 13 | 14 | 7 | 41 | 28 |
7 | SAN IGNACIO C.D. | 52 | 34 | 15 | 7 | 12 | 48 | 43 |
8 | S.D. LEIOA | 51 | 34 | 14 | 9 | 11 | 47 | 31 |
9 | VITORIA C.D. | 50 | 34 | 13 | 11 | 10 | 50 | 43 |
10 | ANAITASUNA C.D. | 48 | 34 | 13 | 9 | 12 | 42 | 41 |
11 | PASAIA K.E. | 46 | 34 | 12 | 10 | 12 | 34 | 39 |
12 | URDULIZ F.T. | 44 | 34 | 12 | 8 | 14 | 33 | 46 |
13 | LAGUN ONAK C.D. | 42 | 34 | 10 | 12 | 12 | 35 | 39 |
14 | DEUSTO S.D. | 42 | 34 | 9 | 15 | 10 | 35 | 34 |
15 | AURRERA K.E. | 34 | 34 | 9 | 7 | 18 | 30 | 48 |
16 | AMURRIO C.F. | 34 | 34 | 7 | 13 | 14 | 33 | 37 |
17 | SANTUTXU F.C. | 31 | 34 | 6 | 13 | 15 | 33 | 51 |
18 | URITARRA K.T. | 29 | 34 | 7 | 8 | 19 | 33 | 50 |
19 | TOLOSA C.F. | 26 | 34 | 7 | 5 | 22 | 35 | 74 |
20 | BETI GAZTE K.J.K.E. | 25 | 34 | 6 | 7 | 21 | 32 | 72 |
Goierri Gorrik galdu egin zuen, 0 eta 4, Anaitasunaren aurka. Igandean, 12:00etan, Gasteizko Aurreraren aurka jokatuko dute, Arabako hiriburuan. Etxetik kanpo denboraldiko lehen puntuak lortzeko aukera ona dute, gasteizatarrek puntu bakarra eskuratu dutelako denboraldi osoan.