Maiatzaren 14an dantza egingo dute belaunaldi desberdinetako dantzariek Ordizian. Entsegu irekiak egingo dituzte apirilean, sei egunetan.
Amets Bide dantza taldeak jakinarazi duenez, “pandemiaren ondorioz dantza eta kultura bultzada beharrean ditugu eta horregatik aurtengo Ordiziako zortzikoaren V. edizioa belaunaldi ezberdinetako herritarrok elkarrekin dantza egiteko baliatu nahi dugu”. Maiatzaren 14, larunbat arratsalderako jarri dute hitzordua.
Entsegu irekiak antolatu dituzte inoiz dantzarik egin ez duenak ere dantzarako aukera izan dezan. “Beste edizioetan parte hartutakoak berriz, entsegu orokorretan ikusiko dugu elkar”. Izena emateko ondorengo link hau egokitu dute:
https://docs.google.com/…/1FAIpQLSfK…/viewform…
Entsegu irekiak
Inoiz dantzarik egin ez edota dantza errepasatu nahi dutenentzat egutegia
- Apirilaren 5, 12, 19 eta 26an, 17:30etik 18:30era.
- Apirilaren 9an eta 30ean: 11:30etik 12:30era.
Entsegu orokorrak
Beste edizioetan parte hartu dutenentzat eta aurten parte hartu nahi duen guztientzat.
- Maiatzaren 2an eta 9an, 20:00etan.
- Maiatzaren 7an, 11:30ean.
- Maiatzaren 13an, 19:00etan.