Ugaitz Otxandorena garaile Zegaman
Elkartu Nahi Txirrindulari Elkarteak antolatu du junior mailako saria. 71 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute.
Eguraldiagatik zalantzan egon baziren ere, azkenean, larunbat arratsaldean jokatu zen Zegaman junior mailako 35. Elkartu Nahi Saria. Vizcay taldeko Ugaitz Otxandorena txirrindularia izan zen irabazle, 71 kilometroak, 1:47:33 denboran osatuta. Lierniko gaina hiru aldiz igo behar izan zuten eta hiruetan Otxandorena izan zen lehen postuan.
Bigarren eta hirugarren postuak esprintean erabaki ziren: 1:39ra sartu ziren Beñat Garaiar (Augar-Laguntasun) eta Ibai Azanza (Vizcay).
Taldekako txapela, Atracciones Sanz-Epi Kristaldegiarentzat izan zen.