Ateak irekita izango ditu bihar Ataungo haur eskolak
ATAUN // Haur eskoletan matrikulatzeko epea apirilaren 11tik maiatzaren 9ra da, 2021eko eta 2022ko umeentzat. Ataungo haur eskolan dagoen eskaintza erakusteko, bihar 16:00etatik 17:00etara ateak irekiko dituzte, interesa dutenek ikus dezaten.













