Korrikarekin bat egingo dute zuzenean gaurko Bixi Bixin
SEGURA // Gaurko Segura Irratiko Bixi Bixi saioan Korrikako furgonetakoekin bat egingo dute zuzenean. Arantxa Sarriegi Beasaingo Aittu euskara elkartekoarekin izango dira, hamalau merkatari eta ostalarik, Aittuk eta udalak osatu duten euskalgintza mahaiaren berri emateko, eta Izaskun Gastonekin ere hitz egingo dute, Euskal Herriko Ahotsak gunetik. Segura Irratiak apirilaren 2an 66. urteurrena bete zuen eta horren harira irratiak izango dituzte hizpide, besteak beste.













