Zortzikorako entseguak hasi dituzte aste honetan
ORDIZIA // Amets Bide dantza taldeak jakinarazi duenez, Ordiziako Zortzikoaren V. edizioa ospatzeko entseguekin hasi da. Entsegu irekiak inoiz dantzarik egin ez edota dantza errepasatu nahi dutenentzat izango dira: apirilaren 12, 19 eta 26an, 17:30etik 18:30era, eta apirilaren 9an eta 30ean: 11:30etik 12:30era. Entsegu orokorrak, beste edizioetan parte hartu dutenentzat eta aurten parte hartu nahi duen guztientzat; maiatzaren 2an eta 9an, 20:00etan, maiatzaren 7an, 11:30ean, maiatzaren 13an, 19:00etan. Egun handia, maiatzaren 14, larunbata izango da. Izena emateko, Amets Bideren sare sozialetan.













