Urmugako 9. etapa egingo dute igandean Ameztikoek
ZEGAMA // Amezti Mendi Elkartekoek irteera antolatu dute iganderako. Urmuga bezala ezagutzen den Euskal Herriko uren banalerroaren zeharkaldiarekin jarraituko dute, GR-12an. Zeharkaldiaren 9. etapa izango da. Lekunberritik abiatuko dira eta Lizarrustin bukatuko dute irteera. 7:00etan Zegamako plazan geldituko dira. Bakoitzak bere bi otorduak eraman beharko ditu eta arratsaldean itzuliko dira Zegamara. Ameztikoek herritarrak animatu dituzte parte hartzera.












