Olaberriak Gasteizi aurre egingo dio palako desafioan
Olaberriko Pilota Taldeak palako desafioa izango du, igandean, Gasteizen aurka. Lau partida jokatuko dituzte, etzi 10:00etatik aurrera, Olaberriko udal pilotalekuan. Sarrera doan da. Paleta larruz, haurrak eta gaztetxoak ariko dira lehen hiruretan: 11 urtez azpikoetan, Josu Soberon eta Aritz Maiora Olaberritik, eta Ekain Basabea-Harriet Pascual. 13z behekoak, Ian Davis-Ibai Sese eta Oinatz Basabea-Oier Hornas; 19 pekoak, Iker Larrarte-Xabier Naldaiz, Jon Diaz de Tuesta-Julen Vacasen aurka. Pauera doaz hiru pilotari Aste Santuan, Gipuzkoarekin.
Azkenik, nagusien mailan, Herriartekoa prestatzeko baliatuko dute desafioa. Pala motzean Xabier Berasategi-Josema Garrido ariko dira, Oier Saez de Camara-Joseba Anguloren aurka. Paleta larruz, Gari Arrieta-Imanol Olaran, Ibai Agirre-Aketza Herreroren aurka.













