Zalduarekin etzi egingo dute ibilaldi gidatua, atzeratua
ATAUN // Euskara eta natura uztartzeko ibilaldi gidatua etzi 10:00etan egingo dute, Ataungo Barandiaran Museotik, Aralarko Parketxeak antolatuta. Luis Mari Zaldua euskalaria eta Parketxe Sarea fundazioko burua izango da gidari. Lehengo asteburutik atzeratutako ekintza da.













