Ugaro haur eskolan matrikula egiteko epea zabalik dago
LEGORRETA // 2021ean eta 2022an jaiotako haurren gurasoek jada eman dezakete seme-alaben izena irailetik aurrera haur eskolan hasteko. Maiatzaren 9a izango da horretarako azken eguna, eta informazioa haur eskolan bertan eska daiteke,
943 08 77 28 telefonora deituta.













