Hilaren 30ean irekiko dute gaztelekua, bi urteren ondoren
IDIAZABAL // Bi urte itxita egon ondoren, apirilaren 30ean irekiko dute gaztelekua. LH6, DBH1 eta DBH2ko gazteen topaleku izango da. Irekierarekin batera, udalak eta Eihera elkarteak elkarlanean parte hartze prozesu bat jarriko dute martxan, berdintasuna eta bizikidetza lantzeko. Zerbitzua larunbat eta igandetan emango da, 16:30etik 19:30era, udaletxe zaharreko hirugarren solairuan.













