Ataungo irakurleek bihar arte atzeratu dute hileko solasaldia
ATAUN // Otso Irakurleak taldeak bihar, osteguna, egingo du apirileko literatura solasaldia, asteazkeneko ohiko data egun bat atzeratuta, gaur Beasainen Ekaitz Goikoetxearen liburu aurkezpena dagoela eta hara joan ahal izateko. Antoine de Saint-Exuperyk idatzitako Printze txikia landuko dute, bihar 19:00etan, udal liburutegian.













