Haurrentzako auzo ludoteka antolatu du Hitzaro elkarteak
ORDIZIA //Auzoludoteka antolatu du Hitzaro Euskara Elkarteak. Eskulanak, jolasak, eta beste hainbat ekintza burutuko dituzte. LH1 eta LH6 arteko haurrentzat dago zuzenduta. Bi talde egingo dituzte: bata, maiatzak 6, 13 eta 20 arratsaldez; eta bestea, maiatzak 7, 14 eta 21 goizez. Izena emateko maiatzak 3ra arte, hitzaro@gmail.com epostara idatzita eta 609 818 017ra WhatsApp mezua bidalita.













