Esanezin taldeak ezingo du biharko kontzertuan jo
ORDIZIA // Biharko, ostirala, Esanezin eta Serge taldeen kontzertua iragarri zuen Ordiziarrock Ekintzak Taldeak. Azken orduko aldaketa bat izan da, Esanezin taldeak ezingo du kontzertuan parte hartu. Hala, Serge bakarlari zarauztarrak joko du. Kontzertua D’Elikatuz zentroan izango da.













