Lau herritako gizarte zerbitzuari onespena gaur Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalbatzak ezohiko batzarra egingo du gaur, 17:45ean, udaletxean. Zaldibia, Arama, Altzaga eta Gaintzako udalerrietan gizarte zerbitzuen elkarte bat eratzeko hitzarmena onartuko dute. Arloko teknikarien eta administrarien lanpostuak ere komunean mantenduko dira. Hiri lurren balio gehikuntza zergaren araua ere onartuko dute.













