Energia aurrezten ikasteko Argitu tailerra egingo dute
GIZARTEA // Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du, maiatzaren 11n, 18:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan. Parte hartzeko, maiatzaren 9a baino lehen izena eman behar da. Horretarako idatzi argitu@gipuzkoa.eus epostara, edo deitu 628 532 248 telefono zenbakira.













