Gas isuria egon da Urretxuko Labeaga kalean
URRETXU // Atzo goizean gas isuri bat egon zen Urretxuko Labeaga kalean eta suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren. Kalea moztu zuten. Obra bat egiten ari dira eta gas hodi bat zulatu zuten. Ez zen arriskutsua izan, baina gertakaria ikusgarria izan zen. Kalearen mozketak eta suhiltzaileen presentziak jende askoren arreta piztu zuen eta gertaerak kalean eta sare sozialetan zeresana eman zuen.













