Ardo dastaketa Urretxun, bertako produktuekin
URRETXU // Hilaren 20an ardo dastaketa egingo dute, Bertatik Bertarako produktuekin uztartuta, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ekitaldia 18:30ean izango da. Parte hartzaileek bi txakolin eta Araba Errioxako hiru ardo dastatuko dituzte, Mikel Garaizabal sumillerraren eskutik. Tiketek 5 euro balio dute. Urretxuko Aizpurunea kultur etxean eros daitezke, 17:00etatik 21:00etara.













