Olaberrian hostozabal basoen kudeaketaz ariko dira bi aditu, bihar
Goierrin bertako zuhaitz espezieen basoak lehengoratzeko eta berreskuratzeko, Olaberrian proiektu bat abian jarrita dauka udalak. Baserritarren egunari ere keinu bat eginez, Zuhaitz hostozabalen basoen kudeaketa gaia azaltzeko hitzaldia izango da, bihar 19:00etan, udaletxean.
Aspaldian hazten ari den joera bati erantzun nahi dio hitzaldiak: bertako basoa jarri nahi bai, baina nola egin edo zer kudeaketa mota gauzatu ez dakienarentzat zuzendu dute. Aitor Onaindia mendi ingeniari eta Basoa Fundazioko zuzendari teknikoak, eta Eneko Iturbe basogintza eta natur inguruneen ingeniariak eta Gipuzkoako Baso Elkarteko kideak emango dituzte oinarri eta gako batzuk.
Olaberrian iaz hasi ziren kanpoko espezie aloktonoen ordez autoktonoak landatzeko ekimenarekin. 2023ra arteko programa bat garatzen ari dira.












