Ataungo udalekuko izen-emate epea zabaldu dute
ATAUN // Ataungo 2-12 urte bitarteko umeek ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dituzte herriko udalekuak, eskolan (autobusa egongo da). Izena emateko epea herenegun ireki zuen udalak, maiatzaren 24ra arte, udaletxean edo liburutegian.













