San Joan bezperan dantza egiteko deia egin du Oin-Arinek
LAZKAO // Ekainaren 23 gauean, San Joan bezperako sua piztuko dute Lazkaoko plazan. Ohi duen bezala, Oin-Arin dantza taldeak ere parte hartuko du. Taldeko dantzariei ezezik, festa herrikoitzeko asmoz, dantza egin nahi duten 15 urtetik gorako lazkaotar guztiei ere parte hartzeko deialdia zabaldu die. Oin-Arinekin harremanetan jarri behar dute (oinarinlazkao@gmail. com; edo Facebooken).













