Udako kanpainarako prest daude Majorin
Ekainaren 11n abiatuko da Udako kanpaina Ordiziako Majori kiroldegian, beraz, urteko sasoi honetarako apropos prestatu duten eskaintzaz gozatzen hasteko atzera kontaketa hasi da. Jon Ander Caballero kirol zinegotziak azaldu duen moduan, «udalak kirolaren aldeko apustu irmoa» egiten jarraituko du, «kirol jarduera anitzak sustatuz, jendeak ongi pasatzeko eta osasuna zaintzeko baliabideak esku-eskura jarriz».
Bi eremutan banatuko da udako eskaintza: udalekuak eta udako ikastaroak. Udalekuak ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean izango dira martxan. Aisialdia 09:00etatik 13:00ak arte izango da, eta aukera egongo da, gosaria-zaintza eta bazkaria-zaintza zerbitzuak ere; horiek 08:00etatik 15:00etara egingo dira, betiere gutxieneko taldeak osatzen badira.
Ikastaroak adinka banatu dira eta ekainaren 20tik uztailaren 22ra luzatuko da. Haurrentzako erraketa kirolak, dance flow eta haur igeriketa izango dira. Gazteentzat, gazte forman, dance flow eta erraketa kirolak. Helduentzat berriz, GAP, aerobic, entrenamendu funtzionala, igeriketa hobekuntza, pilates, ziklo, zumba, Majori FIT, igeriketa zuzendua eta igeriketaren hastapena. Aukera zabala izango da egun eta ordutegiei dagokionez. Gainera, kiroldegiko fitness aretoan bertako teknikarien aholkularitza zerbitzua ere izango da.
Kanpoko igerilekua, ekainaren 11n irekiko dute eta irailaren 11ra arte egongo da zabalik.
Kanpoko eremuan, ostalaritza zerbitzua ere eskainiko dute. Txiringito berria zabalduko dute.
Informazio osatua 943 80 58 80 telefono zenbakira, idatzi majori@majori.eus epostara edo sartu www.majorialtamira.eus webgunean aurki daiteke.













